Araudia
Araudia
ERABILERA BALDINTZAK
-
Egoitza elektronikoa eta bere erregistroa Lege-oharra eta Pribatutasun-politika ataletan xedatutakoaren arabera arautzen dira. Erabiltzaileak aldez aurretik eta nahitaez onartu beharko ditu atal hauetako definizioak eta baldintzak. Bi atal horietan ezartzen dira egoitza elektronikoaren eta Erregistro Elektroniko Orokorraren erabilera baldintzak, eduki edo zerbitzuen erabiltzaile guztiei aplikatuko zaizkienak.
-
Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. eta 17. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazten da egoitza elektroniko hau Centro Nacional de Inteligenciaren abenduaren 1eko 1A0/38263/2010 Ebazpenaren bidez sortu zela. Ebazpena 2010eko abenduaren 28ko, asteartea, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (315. zk., I. atala, 107632. or.).
-
Gaur egun, jarraian adierazitako izapideak burutu daitezke egoitza honen bidez:
-
Produktuen ziurtagiriak eta laborategien egiaztapenak eskatu,
-
Segurtasun-adierazpen pertsonala aurkeztu,
-
Kexa eta iradokizunen bidali.
-
CNIren fitxategietan izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko “Pribatutasun politika” atalean ezarritakoari jarraikiz, Administrazioaren Sarbide-puntu Elektroniko Orokorra erabiltzea gomendatzen zaie egoitza elektroniko hau erabili nahi duten edo bertan erregistratu nahi diren erabiltzaileei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4.a) artikuluak onesten dien eskumenari helduz, aipatutako araudiaren 2.1 artikuluan adierazten diren organismoei jakinarazpenak helarazteko.
-
Bestelako araudi aplikagarriak:
-
Centro Nacional de Inteligencia 1A0/38263/2010 Ebazpena abenduaren 1ekoa, zeinen bidez Centro Nacional de Inteligencia egoitza elektronikoa sortu zen.
-
Centro Nacional de Inteligencia 1A0/38248/2011 Ebazpena. azaroaren 15ekoa, zeinen bidez erregistro elektronikoa sortu eta arautzen den.