Lege oharra
Lege oharra
-
cni.gob.es, sede.cni.gob.es eta cni.es domeinu elektronikoen bitartez (aurrerantzean, denak batera, "Ataria") eskaintzen diren eduki edo zerbitzuak atzitzeko, derrigorrezkoa da aldez aurretik lege-ohar honetan adierazitako baldintzak eta honako definizioak onartzea:
-
Erabiltzailea: Atariaren bidez edo telekomunikazio-sare baten bitartez, datuak bidaltzen dituen edo atariko eduki eta zerbitzuetatik (aurrerantzean, denak batera, Edukiak) nabigatzen den pertsona.
-
Interneteko Ataria: urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 39. artikuluaren arabera (aurrerantzean "40/15 Legea"), Centro Nacional de Inteligencia (aurrerantzean, CNI) titularra deneko sarbide elektronikoa da, eta sarbidea ematen du, Internet bidez, Atariko eta horren azpidomeinuetako Edukietara.
-
Egoitza Elektronikoa: 40/15 Legearen 38. artikuluan ezarritakoaren arabera, CNIren jabetzakoa den helbide elektronikoa da, Centro Nacional de Inteligencia bere egoitza elektronikoa sortzeko duen abenduaren 1eko 1A0/38263/2010 Ebazpenaren arabera ezarria; egoitza elektroniko horren bidez, hiritarrek elektronikoki atzitu ditzakete CNIk argitaratutako edo erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzu, informazio eta transakzioak, sinadura/ziurtagiri digitala edo haien burua identifikatzeko baliogarriak diren bestelako bideak erabiliz.
-
Erregistro Elektroniko Orokorra: urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen (aurrerantzean, "39/15 Legea") 16. artikuluaren arabera, CNIk erabiltzaileen eskura jartzen duen kanal elektronikoa da, elektronikoki CNIren aurrean aurkezten den dokumentu ororen aurkezpena eta idazpena burutzeko balio duena.
-
-
40/15 Legearen 38. eta 39. artikuluetan eta hemezortzigarren xedapen gehigarrian, eta 39/15 Legearen 16. artikuluan xedatutakoaren arabera, CNIren jabetzakoak dira Ataria, bertan dauden edukiak, horien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak eta Atariaren domeinuaren eta azpidomeinuen titulartasuna.
-
39/15 Legearen 16.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, CNI (S2830132C IFK zenbakiduna eta egoitza soziala Madrilen duena, Avenida Padre Huidobro 14, 28023 Madril, Espainia, helbidean) Administrazio Publiko izaera duen organismo publikoa da, 40/15 Legearen 2.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Centro Nacional de Inteligencia arautzen duen maiatzaren 6ko 11/2002 Legearen 7.2 artikuluari dagokionez.
-
Atariaren edo bertako Eduki ororen erabilera, eta baita erabilera horretatik eratortzen diren gorabehera eta erantzukizun guztien ebazpena ere, Espainiako legeen arabera arautuko dira. Hortaz, Atarian edo bere ataletan, edukietan edo elementuetan sartu eta hor barna nabigatu ahal izateko, berariaz uko egin beharko zaio erabiltzaileari dagokion beste edozein foruri.
-
Atariko Edukiak erabili, osorik zein zatika erreproduzitu, zabaldu, publiko egin, osorik zein zatika eskaini, eraldatu, itzuli, egokitu edota antzekoak gauzatu ahal izateko, CNIren idatzizko baimena izan behar da aldez aurretik.
-
CNIk eskubidea izango du, bere irizpideen arabera, edozein erabiltzaileren sarrera debekatzeko, bai eta Atarian edozein mota eta irismeneko aldaketak gauzatzeko ere, aldez aurretik egoera jakinarazi edo baimena eskatu beharrik gabe.
-
CNIk eskubidea izango du Atariko zerbitzuen legez kanpoko, abusuzko edo apetazko erabilera eginez burututako eskaera edo eskabideen izapidetzea mugatu edo ekiditeko.
-
Erabiltzaileak abisu honetan ageri diren baldintzak berrikusi eta onartu beharko ditu Atarian sartzen den bakoitzean.
-
Lege-ohar honetan xedatutako legezko baldintzak eta terminoak ez onartzeak Atarian sartzeko eta Ataria erabiltzeko berariazko eta berehalako debekua ekarriko du.
PRIBATUTASUN POLITIKA
-
Erabiltzaileek pribatutasun-politika hau —Atariko "Lege-oharra" atalaren xedapenen esparruan dagoena— ezagutzea, onartzea eta betetzea derrigorrezkoa da eta Atariko "Lege-oharra" atalaren xedapenen esparruan dago. Atal horretako definizioak eta betekizunak ere aldez aurretik onartu behar ditu erabiltzaileak.
-
Datu pertsonalen babeserako eta eskubide digitalen bermea abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren 2.2.c artikuluan eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak onartu zuen datu pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapen Erregelamenduko 4.b artikuluan xedatutakoaren arabera, biak ere Centro Nacional de Inteligencia arautzen duen maiatzaren 6ko 11/2002 Legearen 5.1 artikuluarekin lotuta, jakinarazten da CNIren jabetzakoak diren fitxategiak berariaz geratzen direla datu pertsonalen babeserako araudiaren aplikazio-esparrutik kanpo.
-
CNIren Atarian ostatatutako zerbitzuen bidez igorritako orotariko komunikazio, datu edo dokumentu guztiak –beren izaera edo lotutako prozedura edozein izanda ere– organismo honen fitxategietan gorde ahalko dira.
-
Erabiltzailearen erantzukizun zuzena eta pertsonala da Atari honen Erregistroaren bidez bidaltzen dituen dokumentu eta komunikazioetan ageri diren datu guztien erabilera.
-
Gogorarazten da, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4.a) artikuluan xedatutako ahalmena baliatuta, erabiltzaileak jakinarazpenak aurkeztu ahalko dituela araudi horren 2.1 artikuluan aipatutako edozein organismoren aurrean, Atari honetatik kanpo dagoen erregistro elektronikoa erabilita, bere araudi propioaren arabera arautzen den Administrazioaren Irispide Puntu Elektroniko Orokorrean.