Laguntza
Produktuen ziurtapena eta laborategien egiaztapena
- Zenbat balio du produktu bat ziurtatzeak?
- Zenbat denbora behar da produktu bat ziurtatzeko?
- Zein produktu mota ziurtatzen dira Segurtasun Eskema Nazionalean?
- Zein da ziurtapenaren baliozkotasuna?
- Oraindik ere zalantzak izatekotan, eskugarri dut beste baliabide harremanetan jartzeko?
Zenbat balio du produktu bat ziurtatzeak?
Ziurtapen prozesua doakoa da eskatzailearentzat. Erregelamenduko xedapen gehigarri bakarrak ziurtagiria emateagatik tasak ezartzeko aukera aurreikusten badu ere, ziurtapen organismoak ez du tasarik ezarri oraingoz.
Aldiz laborategiko ebaluazioak badu kostu bat, eskatzaileak eta laborategiak sinatutako kontratu baten bidez arautua; bukaeran, laborategiak ebaluazio-txosten teknikoa igorriko du.
Zenbat denbora behar da produktu bat ziurtatzeko?
Faktore eta eragile anitzen araberakoa da hori:
- produktuaren konplexutasuna;
- ebaluazio-maila;
- laborategiaren eta ziurtapen organismoaren lan-karga;
- produktuaren eta ebaluaziorako beharrezkoa den dokumentazioaren eskuragarritasuna;
- eskatzaileak ebaluazio-prozesuan sor daitezkeen arazoak konpontzeko duen erantzuteko gaitasuna.
Zein produktu mota ziurtatzen dira Segurtasun Eskema Nacionalean?
Informazio eta komunikazio teknologiekin lotutako produktuen segurtasun-maila ziurtatzen da, software zein hardware produktuak izan, betiere Eskeman onartutako arauen arabera: ITSEC, Common Criteria, ISO15408/ISO18045 eta ISO19790/ISO24759.
Zein da ziurtapenaren baliozkotasuna?
Common Criteria arauaren arabera eskuratutako ziurtagiria CCRA akordioaren herrialde sinatzaile guztiek onartzen dute eta ez du iraungitze-datarik, betiere ziurtagiria ematean bete ziren baldintzak mantentzen badira. Era berean, Espainiak onartu egingo du CCRA akordioaren esparruan baimendutako herrialde batek emandako edozein ziurtagiri. Bi kasuetan ere, EAL2 mailara arte soilik.
Oraindik ere zalantzak izatekotan, eskugarri dut beste baliabide harremanetan jartzeko?
Aurkezteko moduari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoz organismo.certificacion@cni.es helbidean. Informazio gehiago aurki daiteke baita ere CCNren ziurtapen funtzionalerako organismoaren webgunean.