X
  • Para realizar los trámites relacionados con la ONS debe dirigirse a la siguiente dirección https://gobernanza.ccn-cert.cni.es

     

Laguntza

Laguntza

Nola izapidetu prozedura bat egoitza elektronikoan?

  • orri nagusian, aukeratu izapidetu nahi den prozedura;
  • sakatu Cl@ve autentifikazio zerbitzura daraman Sartu botoia;
  • autentifikatu NANe, ziurtagiri digital edo sarbide-datu bidez;
  • bete prozedurari dagokion inprimakia.

Prozedura amaitzean, burututako eskaeraren egiaztagiria sortuko du sistemak.

Gora

Zer da Cl@ve?

Cl@ve Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak eskaintzen duen zerbitzua da, Estatuko Administrazioko organismoen aurrean hiritarrek beren burua identifikatu eta autentifikatzeko, eta agiriak elektronikoki sinatzeko balio duena. Zerbitzu honen bidez sartzen da Centro Nacional de Inteligencia (CNI) egoitza elektronikoan. Autentifikatzeko, NANa, ziurtagiri digitala edo Cl@ve sisteman erregistroa egitean emandako sarbide-datuak erabil daitezke.

Informazio gehiago aurkituko duzu Cl@ve sistemaren webgunean eta Maiz egiten diren galderak izeneko atalean. Horrez gain, Cl@ve sistemarekin harremanetan jar zaitezke 060 telefono zenbakian, edota bezeroen arretarako postontzian mezua utzita.

Gora

Atzerritarrek Cl@ve erabil dezakete?

Hiritar atzerritarrek beren nortasuna egiaztatu behar dute, jatorrizko herrialdeko agintari eskudunek igorritako dokumentua aurkeztuta: pasaportea edo bidaia-dokumentua. Horrez gain, Cl@ve sistema prest dago etorkizunean Europar Batasuneko beste herrialde batzuen identifikazio mekanismoekin funtzionatzeko, mekanismo horiek Europako legerian jasotzen den nortasun elektronikoen mugaz gaindiko ezagutze-sisteman integratzen diren heinean.

Gora

Pertsona juridikoek sarbidea dute?

Bai. Bai pertsona fisikoek bai juridikoek Cl@ve sistema erabil dezakete.

Gora

Zer da ziurtagiri elektronikoa?

Ziurtagiri elektronikoa dokumentu digitala da, besteak beste norberaren identifikazio-datuak dituena. Interneten identifikatzeko eta beste pertsona batzuekin informazioa trukatzeko aukera ematen du, informazio hori titularrak bakarrik jasoko duelako bermearekin.

Gora

Zertarako balio du ziurtagiri elektronikoak?

Ziurtagiri elektronikoak erabiltzailearen identitatea egiaztatzen du, eta erabiltzaileak bere burua prozedura seguru baten bidez identifikatzea eskatzen duten izapideak gauzatzeko balio du. Halaber, dokumentuak sinadura elektronikoaren bidez izenpetzeko aukera ematen du. Sinadura horrek paperezko dokumentu batean eskuz idatzitako sinaduraren baliozkotasun juridiko bera du.

Gora

Akatsen bat gertatu da eskaera bidaltzean, zer egin dezaket?

Cl@ve zerbitzuan sartzen saiatzean arazoren bat baduzu autentifikazio sistemarekin, sartu dagokion Laguntza atalean. Laguntza atala irakurri ondoren oraindik arazoren bat baduzu, jar zaitez harremanetan gure organismoarekin; horretarako, erabili Kexak eta iradokizunak izeneko prozedura arazoa azaltzeko

Gora

Nire NAN elektronikoa erabil dezaket?

Bai, bestelako ziurtagirien moduan, egoitza elektronikoan erregistratzeko balioko du, Cl@ve sistema erabilita. Oso erraza da: egoitza elektronikoan sartzean, aukeratu NANe/Ziurtagiri elektronikoa.

Gora

Nola jar naiteke harremanetan?

Kanal seguru nonen bidez gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, erabili Kexak eta iradokizunak izeneko prozedura.

Gora