Laguntza
Laguntza
- Zein egoeratan eska daiteke HSEM?
- Nola eskatu HSEM?
- Nor izan daiteke JSSP (Babes-Zerbitzuburua)?
- HSEM eska diezadakete (HEDAPEN MUGATUA) RESTRICTED graduko informazio sailkatura sartzeko?
- Nola eskatu HEDAPEN MUGATUra sartzeko baimena?
- Autonomoa baldin banaiz, HPS eska dezaket?
- Zein dokumentazio eman behar dut HSEM tramitatzeko?
- Zenbat denbora itxaron behar da HSEM lortu arte?
- Zein dokumentazio eman behar dut HEDAPEN MUGATUA motako informaziora sartzeko baimena tramitatzeko?
- Zenbat denbora itxaron behar da HEDAPEN MUGATUra sartzeko baimena lortzeko?
- Entitateko zein alderdi arakatuko dira HSEM emateko?
- Zer egin dezaket HSEM ukatu edo indargabertu baldin badidate?
- HSEM indargabetu edo ukatu baldin badidate, berriro eska dezaket?
- Zein izapide egin daitezke Egoitza Elektronikoan HSEMri dagokionez?
- Zeintzuk dira JSSPren betebeharrak HSEMri dagokionez?
- Zein betebehar ditu JSSPak entitateko langileen HPSri dagokionez?
- Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedura “Izapidean” dagoela?
- Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedurak “Dokumentazio ez-osoa edo ez zuzena” duela?
- Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedurak “eskaera ezetsita” duela?
Zein egoeratan eska daiteke HSEM?
HSEM eskatuko da entitateak “KONFIDENTZIALA edo baliokidea” mailan edo goiko mailan sailkatutako kontratu bateko informazio sailkatura sartzeko baldintzak betetzerik duen guztietan, edo entitate horretako langileek halako informaziora sartzeko arrazoizko aukera izan dezaketeen guztietan.
Nola eskatu HSEM?
HSEM bateko eskaera erakundearen Informazio Sailkatuaren Babes-Zerbitzuburu gisa proposatutako norbanakoaren ardurapean dago.
Nor izan daiteke JSSP (Babes-Zerbitzuburua)?
Entitate bateko Babes-Zerbitzuburua da arduraduna informazio sailkatua behar bezala erabil dezaten, hau da, indarrean dagoen araudiaren arabera. Bera ere da ONSarekin kontaktuan dagoen norbanakoa indarrean dagoen HSEMko mantenimenduari dagokionez.
Norbanako honek nazionalitate espainiarra eta HPS balioduna izan behar du eta, gutxienez, bere HPSk entitateko HSEMkoarekin erkatuta gradu berekoa izan behar du. Norbanako honek harreman kontraktual egonkorra mantendu behar du entitarearekin. Halaber, enpresan gaitasun nahikoa izan behar du informazio sailkatuaren babesari dagokion funtzioak bete ditzan.
HSEM eska diezadakete (HEDAPEN MUGATUA) RESTRICTED graduko informazio sailkatura sartzeko?
Ez. Informazio sailkatua lau gradutan bereizten da eta lau gradu hauek beraien hedapenak eragin dezakeen kaltearen arabera bereizten dira; HEDAPEN MUGATUA, KONFIDENTZIALA, ERRESERBATUA eta SEKRETUA. HEDAPEN MUGATU gisa sailkatutako informaziora sartzeko, Hedapen Mugatura sartzeko baimena eskatzeko beharra dago.
Nola eskatu HEDAPEN MUGATUra sartzeko baimena?
Entitatean Arduraduna gisa proposatutako norbanakoak Hedapen Mugatura sartzeko baimenaren eskaera egin behar du eta honek eskaera tramitatu beharko du ONSeko prozeduraren arabera.
Autonomoa baldin banaiz, HPS eska dezaket?
Autonomoa da enpresari unipertsonala eta, hortaz, HSEM beharko du. Testuinguru honetan, era berean HPS eska dezake.
Zein dokumentazio eman behar dut HSEM tramitatzeko?
HSEM lortzeko beharrezkoa da behar bezala justifikatzea norbanakoa kontratu edo programa bateko kontzesioa eskuratzeko gai dela. Gainera, kontratu edo programa horretan aritzeko, norbanakoak Informazio Sailkatua erabili edo sartu behar du. Justifikatze horrek Espainiako administrazioko kontratatze-erakunde bateko gutunean edo OTAN, UE edo ESA bezalako nazioarteko erakundearen kontratu bateko segurtasun klausula-agiri batean oinarritu ahalko du.
(Habilitación) Gaikuntza horretako eskaerarekin hasteko, ikerketak hasteko beharrezko dokumentazioa bidali behar da, HSEM bateko eskaerarako gomendioen arabera. Segurtasun enpresek dokumentazio berezitua eman beharko dute eta halako dokumentazioa Dokumentazio Gehigarria [Documentación Adicional] atalera igo ahalko dute.
Halaber, aurretiaz, hilabete baino gutxiagoko epean, JSSP-ak bere HPSko eskaera eta bere ordezkoaren HPSko eskaera ere tramitatu beharko du. Gainera, berak ere beste norbanakoen HPSetako eskaerak tramitatu beharko ditu, beti ere HSP hauek HSEM lortzeko derrigorrezko baldintza direnean.
Zenbat denbora itxaron behar da HSEM lortu arte?
Tramitatze denbora-tartea, egin beharreko ikerketak barne hartzen dituena, 6 hilabetez luzatzen da. Hala eta guztiz ere, gehiago luza liteke entitateko ezaugarrien arabera eta Babes-Zerbitzua eta entitateko administrazio-ataletan parte hartzen duten norbanakoen arabera.
Zein dokumentazio eman behar dut HEDAPEN MUGATUA motako informaziora sartzeko baimena tramitatzeko?
Oraingo araudiak ezartzen du baimena espezifikoa beharrezkoa dela sektore industrialean “Hedapen Mugatua edo baliokidea” gradukoa den Informazio Sailkatua (Información Clasificada - IC) erabiltzeko. Horretarako, beharrezkoa da justifikatzea norbanakoa «HEDAPEN MUGATUA edo baliokidea» graduko kontratu bat eskuratzeko gai dela.
Zenbat denbora itxaron behar da HEDAPEN MUGATUra sartzeko baimena lortzeko?
Tramitatze denbora-tartea, egin beharreko ikerketak barne hartzen dituena, 2 hilabetez inguru luzatzen da. Hala eta guztiz ere, gehiago luza liteke entitateko ezaugarrien eta proposatutako Arduradunaren arabera.
Entitateko zein alderdi arakatuko dira HSEM emateko?
HSEM bat entitate bati ematen zaio zeintzuk diren entitateko fidagarritasun, leialtasun eta zintzotasun ezaugarriak eta nortzuk diren empresa horren izenean erabakiak har ditzaketeen norbanakoak kontuan hartuta.
Zer egin dezaket HSEM ukatu edo indargabetu baldin badidate?
Entitateak jasotzen duen ukatze edo indargabetze erresoluzioak aipatzen ditu zeintzuk diren ikerketa baten arabera arriskutsuak izan daitezkeen gertakari edo atalak. Entitateak ANSaren aurrean berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal du. Halaber, bi hilabeteko epean administrazioarekiko auzi-helegitea ipin dezake erresoluzioa jaso eta gero.
HSEM indargabetu edo ukatu baldin badidate, berriro eska dezaket?
HSEM bateko indargabetzea borondatezko uko egitearen bidez izan daiteke. Kasu horretan, HSEM berriro eska daiteke halako HSEM beharrezkoa denean. Betekizunak ez betetzeagatik ukatzen edo indargabetzen denean, entitatea hiru urtez baliogabetuta geratzen da beste HSEM berri bat eskatzeko. Behin epe hori igarota, HSEM berri bat eskatu ahalko du.
Zein izapide egin daitezke Egoitza Elektronikoan HSEMri dagokionez?
Egoitza Elektronikoan JSSP-ak enpresarako ezein eskaera egin dezake informazio sailkatuari dagokionez. Berak ere, araudia kontuan hartuta, entitateko informazioa eta arduraduna gisa lan egiten duen enpresako langileekiko HPSeko eskaeraren berri eman ditzake.
Zeintzuk dira JSSPren betebeharrak HSEMri dagokionez?
Ikerketari dagokionez, JSSP-ak eskatzen dioten informazio guztia modu zintzoan eta bete-betean eman behar du. Informazioa eskatutako epean ematen ez bada, HSEM betetzen ez dela ikusiaraz liteke eta, horren ondorioz, modu indargabetuan edo ukatuan buka dezake.
HSEMeko iraunaldi osoan zehar, ONSari informatzeko beharra dago entitatean egondako aldaketei buruz, hala nola kontaktu-datuen aldaketak, akziodunerian egondako aldaketak edo administrazio-kontseiluan egondakoei buruz, etabar.
Aldaketa hauetako berri-ematea enpresako Informazio Galdeketa-orriaren bidez egingo da eta beharrezko Dokumentazio Gehigarria barne hartuko da.
Zein betebehar ditu JSSPak entitateko langileen HPSri dagokionez?
JSSP-ak (Babes-Zerbitzuaren Segurtasun Buruak) HPSko kontzesio eta berritzearen eskaera tramitatzeaz arduratzen da. Hori da informazio sailkatua erabiltzeko beharra duen entitateko pertsonalarentzat. Bera ere da HPS duten langile guztiei aldizka irakasteko arduraduna. Halaber, HPS duten langileen bajak komunikatzeko arduraduna da.
Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedura “Izapidean” dagoela?
Izapidea HSEMrako prozeduraren baitan egiten denean, emandako dokumentazioa “Izapidean” dagoela jotzen da.
Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedurak “Dokumentazio ez-osoa edo ez zuzena” duela?
Izapidearen egoerak dokumentazioa ez dela zuzena edo ez-osoa dela adierazten duenean, prozedura baliogabetutakotzat jotzen da eta dagokion dokumentazioa bidaltzeko izapidea berregin behar da.
Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedurak “eskaera ezetsita” duela?
Egoera honek esan nahi du egindako izapidea ez dela ONSera zuzendu behar, ez dela beharrezkoa entitateko kasu espezifikoan.