Laguntza
Laguntza
- Zein egoeratan beharrezkoa izan daiteke HPS?
- Nola eskatu HPS?
- HPS nire kabuz eska dezaket?
- Orduan, nor da HPSeko eskatzailea eta zein funtzio betetzen du norbanakoak prozeduran?
- (HEDAPEN MUGATUA) RESTRICTED gradua bezala sailkatutako informazioa ezagutzeko, HPS eska diezadakete?
- Autonomoa baldin banaiz, HPS eska dezaket?
- Nora jo HPSeko galdeketa-orriak betetzeko edo nire HPSeko eskaera zein egoeratan dagoen jakiteko?
- Zein dokumentazio eman behar dut HPS tramitatzeko?
- Zenbat denbora itxaron behar da HPS lortu arte?
- Niri emandako HPSaren bitartez, zein informazio sailkatua ikus dezaket?
- HPS emateko, norbanako baten zein eremu arakatzen dira?
- HPS ukatu edo kendu badidate, zer egin dezaket?
- Gaikuntza ukatu edo kendu badidate, berriro eska dezaket?
- Zein izapide egin daitezke Egoitza Elektronikoan HPSei dagokienez?
- HPSean interesatua dagoen norbanako bezala, zeintzuk dira nire betebeharrak?
- HPS lortze aldera, Espainiako nazionalitatea izan behar dut?
- Lantoki aldaketa egonez gero, zer gertatzen da nire HPSarekin?
- Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedura “Izapidean” dagoela?
- Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedurak “Dokumentazio ez-oso edo ez zuzena” duela?
- Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan “eskaera ezetsita” dagoela?
- Nola jakin HPS eman didaten?
Zein egoeratan beharrezkoa izan daiteke HPS?
HPS beharrezkoa da norbanakoak informazio sailkatua ikus dezakeen guztietan edo hori gertatzea modu arrazoituan posiblea den guztietan.
Nola eskatu HPS?
HPS eskatzerakoan, lan egiten duzun erakundearen Informazio Sailkaturako Babes-Zerbitzuburua da arduraduna. Berak irakatsiko die interesdunei nolakoak diren informazio sailkaturako babesa eta honen arriskuak oinarritzen diren oinarrizko kontzeptuak. Berak ere gaikuntza eskatzeko galdeketa-orriak eta gainontzeko dokumentazioa bidaliko ditu Segurtasun Bulego Nazionalean tramitatzeko.
HPS nire kabuz eska dezaket?
Ez. HPS eskatu ahal izateko, norbanakoaren erakundeak Informazio Sailkaturako Babes-Zerbitzurako arduraduna izendatua izan behar du. Era berean, erakundeak informazio sailkaturako segurtasuna bermatzeko prozedura ofiziala ezarrita izan behar du. Honi informazio sailkatua babesteko azpiegitura deitzen zaio. Halako azpiegiturarik baldin ez badago, ezinezkoa izango da HPS tramitazea, zeren eta informazioaren segurtasuna ezin izango baita modu egokian bermatu.
Orduan, nor da HPSeko eskatzailea eta zein funtzio betetzen du norbanakoak prozeduran?
HPSeko eskatzailea da Informazio Sailkaturako Babes-Zerbitzuburua eta norbanakoa da eskaeran interesa duena.
(HEDAPEN MUGATUA) RESTRICTED gradua bezala sailkatutako informazioa ezagutzeko, HPS eska diezadakete?
Ez. Informazio sailkatua lau gradutan bereizten da eta lau gradu hauek beraien hedapenak eragin dezakeen kaltearen arabera bereizten dira.; HEDAPEN MUGATUA, KONFIDENTZIALA, ERRESERBATUA eta SEKRETUA. HEDAPEN MUGATUko informazio sailkatua ikusteko, betebeharrak erakundearen buruaren formakuntzan eta baimenean oinarritzen dira. Horregatik, informazio sailkatua ikusteko HPSak KONFIDENTZIALA gradutik aurrera ematen dira.
Autonomoa baldin banaiz, HPS eska dezaket?
Autonomoa da enpresari unipertsonala. Horregatik, (HSEM) Enpresa Segurtasun Gaikuntza beharko du eta, testuinguru honetan, HPS eska dezake.
Nora jo HPSeko galdeketa-orriak betetzeko edo nire HPSeko eskaera zein egoeratan dagoen jakiteko?
Lanpostuaren erantzukizunek horrela eskatzen baldin badute, Segurtasun Buruak informazio sailkatuaren inguruko aspekturik oinarrizkoenak azalduko ditu eta DPS-101 galdeketa-orriaren inguruko balizko zalantzez arduratuko da. Gainera, bere erakundearen langile baten HPS bateko eskaeraren egoeraren berri eman dezake.
Zein dokumentazio eman behar dut HPS tramitatzeko?
Interesdunak DPS-101 galdeketa-orria bete behar du. Galdeketa-orriak izango du norbanakoak duen informazio sailkatuta kudeatzeko fidagarritasuna arakatzeko oinarrizko informazio pertsonala. Bere osotasunean bete, bere gaintzen diren erantzukizunak arreta osoz irakurri eta galdeketa-orriaren 6. atalean agertzen diren galderak zintzotasun osoz erantzun behar dira. Horretaz gain, DPS-101eko 6. atalean eragiten duten galderak izanez gero, posta elektronikoaz txosten bat bidali beharko da, atal honetan azaltzen den gisara, edo egoitza elektronikoaren bidez igorri beharko da.
Erakundearen segurtasun buruak gaikuntza eskaerako SHPS-100 galdeketa-orria gehituko dio DPS-101 galdeketa-orriari.
Zenbat denbora itxaron behar da HPS lortu arte?
Izapiderako denbora-tartea, egin beharreko araketak barne hartzen dituena, 6 hilabetez luzatzen da, nahiz eta epe hau luzeagoa izan daitekeen, eskaera bakoitzeko ezaugarri pertsonalen arabera. Hau kontuan izatea komeni da etorkizunean berritze-izapideak denbora nahikoarekin hasteko.
Niri emandako HPSaren bitartez, zein informazio sailkatua ikus dezaket?
HPS informazio sailkaturako (SEKRETUA, ERRESERBATUA eta KONFIDENTZIALA) gradu baterako ematen da, baita beharrezkoak diren (NAZIONALA, OTAN, UE, ESA) informazio sailkaturako mota guztietarako ere. Honek ez du esan nahi ezein informazio sailkatura sar daitekeela, baizik eta bakarrik beharrezkoak diren informazioetara eta lanpostuaren araberako erantzukizunak ikusita.
HPS emateko, norbanako baten zein eremuk arakatzen dira?
HPS emateko ikerketaren asmoa da jakitea ea norbanako bat gai den eta prest dagoen informazio sailkatua gordetzeko. Horretarako, interesdunarengan eta bere ingurukoengan kontuan hartuko diren alderdiak honakoak izango dira: pertsonaren izaera, fidagarritasuna, leialtasuna eta zintzotasuna, batez ere arlo profesionala, prestakuntza akademikoa eta harreman pertsonalei dagokienez.
HPS ukatu edo kendu badidate, zer egin dezaket?
Interesdunak jasotako HPS ukatzeko edo kentzeko erresoluzioak araudiaren atalei edo ekintzei aipu egiten die. Araudi horren arabera, ikerketan ikusitako aspektu arriskutsuak bil daitezke. Halako arriskuak zehaztu ezean, bada haiek arakatzeko bitarkekoak, prozedurak edo iturriak SEKRETU gisa sailkatuta daudelako. Hala ere, erresoluzio honetan jasotako epigrafeen harira, aurretiazko arriskuen analisia birpasatu dadin, idazki baten bitartez interesdunak bere azalpenak edo argudioak bidal ditzake. Horretaz gain, erresoluzioa jaso denetik bi hilabeteko epean, bada posible administrazioarekiko auzi-helegitea jartzea.
Kontuan hartu behar da ezezkoak ez duela esan nahi norbanakoa ez dela fidagarria edo delituren baten erruduna dela, baizik eta, informazio sailkatuaren segurtasunaren aldetik, bere inguruabarrek ez-onargarria den arriskuren bat suposatzen dutela.
Gaikuntza ukatu edo kendu badidate, berriro eska dezaket?
Ez. Ukatuta edo kenduta dagoen gaikuntzaren graduaren arabera, hiru urtetik bost urtera arteko denbora-tarteak pasa beharko du, harik eta norbanako horrentzat eskaera berri bat tramitatu ahal izan arte. Salbuespenezko kasuetan, ukazioaren edo atzera-egitearen unean kontuan hartutako aspektuak desagertu baldin badira, segurtasun buruak gertaera horren aipu egin eta beste HPS bat eska dezake.
Zein izapide egin daitezke Egoitza Elektronikoan HPSei dagokienez?
Egoitza Elektronikoan segurtasun buruak HPSetarako eskaerak bidal ditzake erakundearen norbanakoentzat.
Norbanakoek Segurtasun Galdeketa-orri Aurreratuaren 6. Atalean oinarritutako informazioa eta Segurtasun Bulego Nazionaletik eskatutako ezein dokumentazio gehigarria bidal ditzakete.
HPSean interesatuta dagoen norbanako bezala, zeintzuk dira nire betebeharrak?
Ikerketari dagokionez, eskatutako informazio guztia modu zintzoan eta bete-betean eman behar da. Derrigorrezko denbora-tartean eskatutako informaziorik eza ezkutatze-ahalegintzat har liteke edo eskaerako ukazioan buka dezake.
HPSeko iraunaldi osoan zehar, ONSari egondako aldaketa esanguratsuen berri eman behar zaio zuzenean, dela bizileku-herri aldaketa, dela bikotekide berriak edo aurreko bikotekidearekiko banaketa. Informazio hau SGAren atalean (apartado Cuestionario Avanzado de Seguridad) Egoitza Elektronikoaren bidez bidal daiteke.
Bestalde, informazio sailkatuari buruzko erreserba iraunkorra eta hura babesteko betebeharra bere gain hartuko du norbanakoak.
HPS lortze aldera, Espainiako nazionalitatea izan behar dut?
Bai. HPS eskatu ahal izateko, norbanakoak nazionalitate espainiarra eduki behar izan du, gutxienez, azkenengo 3 urteetan. Nazionalitatea espainiarra izan ezean, baina nazionalitatea OTAN edo UEko herrialde batekoa baldin bada, orduan ONSak norbanako horren jatorrizko herrialdeari HPS eskatuko dio haren galdeketa-orriak eta prozedurak erabiliz. Industria-sektoreari lotutako HPS Espainian eman daiteke, baldin eta atzerritarrak 5 urtetik gorako bizilekua Espainian badu.
Lantoki aldaketa egonez gero, zer gertatzen da nire HPSarekin?
HPS erakunde zehatz baterako ematen da. Baldin eta norbanakoak lanpostua erakunde batetik beste batera aldatzen badu, HPSak iraunaldia galtzen du eta, horregatik, erakunde berriari transferentzia eskatu behar zaio.
Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedura “Izapidean” dagoela?
Izapideak HPSerako prozeduraren baitan egiten direnean, emandako dokumentazioa “Izapidean” dagoela kontuan hartzen da.
Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan nire prozedurak “Dokumentazio ez-osoa edo ez zuzena” duela?
Izapidearen egoerak dokumentazioa ez-osoa edo ez zuzena dela adierazten duenean, baliogabetutakotzat jotzen da eta dagokion dokumentazioa bidaltzeko izapidea berregin behar da.
Zer esan nahi du Egoitza Elektronikoan “eskaera ezetsita” dagoela?
Izapidearen egoera hau ONSak eskatuta ez dagoen dokumentazioari dagokio edo kontuan hartzen da HPSrako eskaerako izapidea egiten ari den norbanakoa ez dela informazio sailkaturako babesarako zerbitzuburua eta, hortaz, ezin duela HPS eskatu.
Nola jakin HPS eman didaten?
HPS emango den momentuan, zure segurtasun buruak horren berri emango dizu, HPSeko iraunaldiarekin batera.